Errege Magoek herriz herri egin zituzten desfileak atzo, eta Elosu auzoan ere ez zuen hutsik egin haien urteroko bisitak. Eguna iluntzearekin batera, autoz iritsi ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar Azkoitia eta Bergara arteko auzora, eta han elkartuta ziren dozenaka auzotarrek ongietorri beroa egin zieten hiru protagonistei. Auzotarrek tronpeta eta danbor hotsez hartu zituzten Errege Magoak, eta harrera eginda, elizaren barruan elkartu ziren guztiak. Umeek eskutitzak emateko tartea izan zuten han, eta trukean, gozokiak jaso zituzten.
Argazkiak: Ibon Errazu