Kabalkadarako ordu gutxiren faltan, Errege Magoentzat azken gutunak jasotzen ari dira haien laguntzaileak eliz atarian. Gustuko oparia jasotzeko bermea izan litekeelakoan edo, Meltxorren, Gasparren eta Baltasarren laguntzaileekin aurrez aurre hitz egiteko eta desioz betetako gutunak eskura emateko aukera baliatzea erabaki dute askok, eta oraindik ere izango da aukera, han jarraituko baitute kabalkada hasi baino ordubete lehenagora arte. Eskutitzak utzi, eta poltsikoak gozokiz bete; ez da tratu txarra.