Etxanizek eta Aranbarrik XI. Miguel Soroa txapelketa irabazi dute

Aitziber Arzallus

Etxaniz eta Aranbarri txapela soinean eta garaikurra eskuetan dutela. (Utzitakoa)

Etxaniz jubenilen mailan lehiatu da Lazkaoko batekin bikotea osatuta, eta promesen mailan jokatu du Aranbarrik, iruñear bat alboan zuela.

Urtea ezin hobeto hasi dute Oteiza pilota elkarteko kirolariek. Izan ere, Julen Etxanizek eta Mikel Aranbarrik txapel bana eskuratu dute XI. Ogi Berri-Miguel Soroa txapelketan. Etxaniz jubenilen mailan lehiatu da Lazkaoko Lapke elkarteko Figueroarekin bikotea osatuta, eta 18-15 irabazi diote parez pare izan duten bi iruntzundarrez osatutako bikoteari. Promesa mailan lehiatu da, berriz, Aranbarri Iruñeko Oberena elkarteko Balerdirekin bikotea osatuta. Lapkeko bi kidek osatutako bikotea izan dute aurrez aurre, eta 22-14 irabaztea lortu dute. Horrenbestez, bi azkoitiarrak txapel banarekin bueltatu dira etxera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide