Pajeak eta Errege Magoak herrira iristear dira

Aitziber Arzallus 2025ko urt. 5a, 09:54

Errege Magoak, iaz, Azkoitiko udaletxean. (Aitziber Arzallus)

Erregeen laguntzaileak eliz atarian gutunak jasotzen ariko dira 16:30etik 18:30era. Kabalkada, berriz, 19:30ean aterako da Santa Klaratik, eta ohiko ibilbidea egingo du.

Errege Egunaren bezpera da gaur, eta urtero bezala, Errege Magoak eta haien laguntzaileak herrian izango dira. Pajeak izango dira iristen aurrenak, haurrek Erregeentzako dituzte gutunak jaso behar baitituzte haiek. Horretan ariko dira, 16:30etik 18:30era, eliz atarian. 

Kabalkada, berriz, 19:30ean aterako da Santa Klaratik, eta ohiko ibilbidea egingo du. Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek zaldiz zeharkatuko dituzte Azkoitiko kaleak haurrei goxokiak emanez, etxez etxe opariak banatzen hasi aurretik. Guztira, 150 lagunetik gora aterako dira kabalkadan.

Betiko ibilbidea

Santa Klaratik abiatu eta Plazaberrira helduko dira lehenik, eta Plaza Nagusira ondoren. Bertan Herodesen Jauregia egongo da. Erregeak udaletxeko balkoira igoko dira Azkoitiko haurrak agurtzeko, eta jarraian, Kale Nagusitik barrena, oinez, parroki atarira iritsiko dira, Ama Birjina gurtzera.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide