Atzo arratsaldean Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarrak herriko zaleekin egoteko tartea hartu zuen, BMren Azkoitiko saltokira egindako bisitan. Dozenaka izan ziren haren sinadura baten bila, harekin argazki bat ateratzera edo hitz batzuk egitera bertaratu ziren herritarrak. Zenbait haurrentzat eta gaztetxorentzat emozio handiko unea izan zen; haien aurpegiak ikusita Errege Magoen oparia orduz lehen iritsi zitzaiela ematen zuen.