Julen Etxanizek kadete mailako Gipuzkoako Txapelketa irabazi du

Aitziber Arzallus

Unai Alberdi eta Julen Etxaniz atzo, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. (Utzitakoa)

Villabonako Behar Zana elkarteko Otaegi izan du aurkari azkoitiarrak, Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako finalean. 18-9 mendean hartuta jantzi du txapela Oteiza elkarteko kirolariak.

Julen Etxaniz azkoitiarrak kadete mailako eskuz banakako Gipuzkoako txapela jantzi zuen atzo, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Oteiza elkarteko kirolariak Villabonako Behar Zana klubeko Otaegi izan zuen aurrez aurre, eta azkoitiarra nahikoa erraz gailendu zitzaion kontrarioari; markagailua horren erakusle, Otaegik 9 tanto besterik ez baitzituen egin, Etxanizek 18 egin zituen bitartean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide