Sukaldaritzarako dohainak badituztela erakutsi dute Azkoitiko gaztetxoek

Aitziber Arzallus

Artxamendi topalekuak antolatuta, patata tortilla lehiaketa egin dute Kontzejupean, eta epaimahaiak ebatzi du Nahia Azpitartek, Intza Errastik eta Aitziber Odriozolak egin dutela tortillarik onena.

Sukaldaritzarako zer-nolako dohainak dituzten erakusteko aukera izan dute gaur goizean Azkoitiko gaztetxoek, Artxamendi topalekuak antolatuta Kontzejupean egin dute patata tortilla lehiaketan. Mantalak soinean eta zartaginak eskuetan, nor baino nor aritu dira txapelketan parte hartu duten hemezortzi taldeetako kideak, lehia estua izan bada ere, Sonia Vazquez eta Nerea Machado zinegotziek osatutako epaimahaiak ebatzi du Nahia Azpitartek, Intza Errastik eta Aitziber Odriozolak osatutako hirukoteak egindako tortilla zegoela denetan goxoena. 

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide