Asteburu honetan Cónclave filma ikusi ahal izango da Azkoitian. Edward Bergerrek zuzendutako lana da, drama, thriller eta intriga generoak uztartzen dituena. Ikus-entzunezkoan, Sumo Pontificeren bat-bateko heriotzaren ostean, Lawrence kardinala izendatuko dute Aita Santu berria aukeratzeko.
Larunbatean, urtarrilak 4, 19:30ean ikusi ahalko da filma, eta astelehenean ere, ordu berean emango dute. Astelehena Errege eguna denez, ez dute ohiko ordutegian emango filma, eta, arrazoi beragatik, ez da ikuslearen eguna izango.
Era berean, asteartean, urtarrilak 7, zineforumaren barruan, Bird filma ikusi ahal izango da. 20:00etan hasiko da emanaldia.