Batzuek parrandan, baina besteek mendian hasi dute urte berria

Ihintza Elustondo 2025ko urt. 1a, 12:24

Urte berria festa giroan hastea izaten da ohikoena, baina badira aldi berriari ekiteko mendia aukeratzen dutenak ere. Eguraldi eguzkitsuak lagunduta, Kakute, Xoxote eta Erlo inguruan ibili dira hainbat herritar goizean, urteari ahalik eta energia onenarekin ongietorria emateko.

Urte berria festa giroan hastea izaten da ohikoena, baina badira aldi berriari ekiteko mendia aukeratzen dutenak ere. Eguraldi eguzkitsuak lagunduta, hainbat herritar bertaratu dira gaur goizean Izarraitz aldera; asko izan dira tradizioa jarraituz Erlo zapaldu eta hango xanpain botilari tragoa eman diotenak, baita Xoxoteko tontorra igo ondoren aterpetxean pintxoa edo tragoa hartu dutenak ere. Sagardo botila zabaldu eta topa egiten ere aritu dira bakarren batzuk.

Bizikletaz batzuk, txakurra ondoan hartuta beste hainbat... Modu batera edo bestera mendia zapaldu, helburu bakarra izan dute gaur goizean Kakute, Xoxote eta Erlo inguruan ibili diren guztiek: urteari ahalik eta energia onenarekin ongietorria ematea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide