Euskal presoen etxeratzeak aldarrikatuz agurtu dute urtea dozenaka herritarrek

Iraia Oteiza

Behin betiko bakea, konponbidea, elkarbizitza lelopean, herritar ugarik manifestazioa egin dute arratsaldean herriko kaleetan barrena, Azkoitiko Sareren deialdiari erantzunez.

Dozenaka lagun atera dira arratsaldean Azkoitiko kaleetara, Sarek deitutako manifestaziora. Ohiko moduan, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko baliatu dute urteko azken eguna, eta aurten, Behin betiko bakea, konponbidea, elkarbizitza lelopean zeharkatu dituzte herriko kaleak, 18:30ean plazan hasita. 

Sarek konponbidearen eta elkarbizitzaren bidera batzeko deia egin die herritarrei. Taldearen arabera, "handiak izan dira azken boladan emandako pausoak, baina handiak dira oraindik ere emateko daudenak". Horregatik, elkar hartuta lanean jarraitzeko deia egin du taldeak, "horren beharrezkoa den gatazkaren konponbideari behin betiko amaiera emateko". Bide horretan, urtarrilaren 11n Bilbon egingo duten manifestaziora joatera gonbidatu dituzte herritarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide