Jone Zabaletak Azpeitiko 23. San Silbestre lasterketa irabazi du

Ihintza Elustondo 2024ko abe. 31a, 16:17

Jone Zabaleta, helmugara iristen. (Ihintza Elustondo)

22 minutu eta hamabi segundo behar izan ditu korrikalari azkoitiarrak irteera eta helmuga lotzeko. Ane Arrieta sailkatu da bigarren, eta Maialen Azpiazu hirugarren. 

Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarrak Azpeitiko 23. San Silbestre lasterketa irabazi du. Azkoiti-Azpeitiko Xeye atletismo taldeak antolatuta, 23. aldiz jokatu dute urte amaierako lasterketa, eta beste hainbatetan bezala, korrikalari azkoitiarrak jantzi du gaur ere txapela emakumeetan. Zabaletak 22 minutu eta hamabi segundoan osatu ditu lasterketako sei kilometroak.

Ane Arrietaren eta Maialen Azpiazuren aurretik sailkatu da Zabaleta. Arrieta bigarren sailkatuak Zabaletak baino hamabi segundo gehiago behar izan ditu irteera eta helmuga lotzeko, eta Azpiazu hirugarren sailkatuak, hamahiru segundo gehiago. 

Honako lotura honetan ikus daiteke Azpeitiko probaren argazki bilduma, eta honako beste honetan sei kilometroko probaren sailkapen orokorra.

Emakumeen sailkapena:

  1. Jone Zabaleta: 22:12
  2. Ane Arrieta: 22:24
  3. Maialen Azpiazu: 22:25

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide