Jon Orbegozok irabazi du Udazkeneko tenis txapelketa

Nerea Uranga

Urre mailan izan da azpeitiarra txapelduna, zilarrean Aitor Etxartek irabazi du eta brontzean mutiletan Aritz Albizurik eta nesketan Naia Aranbarrik.

Udazkeneko Occident Tenis Txapelketaren hiru mailetako finalak jokatu zituzten atzo Txerloiako Muguruza pistan,, Txerloia tenis klubak antolatuta.

Urre mailako finala Jon Orbegozo azpeitiar tenislariak irabazi zuen Aitor Magallanesen kontra 6-3 eta 6-1 eginda.

Zilarrean, Aitor Etxarte izan zen garaile Hodei Ulaziaren aurka 6-3 eta 6-0 eginda.

Brontzean nesketan Naia Aranbarrik irabazi zuen June Ulaziaren kontrako finala, 6-2 eta 6-4 eginda. Muteletan, berriz, Aritz Albizurirentzat izan zen garaipena, aurkariak ezin izan zuelako finala jokatu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide