Denboraldiko zortzigarren garaipena lortu du Domusa Teknik ISBk Barakaldori irabazita

Nerea Uranga 2024ko abe. 29a, 10:25

Domusa Teknik ISB taldekoak eta ISBk omendutakoak, atzo Azpeitiko kiroldegian. (Mikel Amenabar 'Otola')

Azpeitiko kiroldegian eskuratu du azken garaipena Luis Agirre Katxik zuzentzen duen taldeak. Azkoiti-Azpeitiko saskibaloi klubaren 50 urteurreneko azken omenaldia ere bertan egin dute.

LF Challenge mailako Domusa Teknik ISBk eta Barakaldok denboraldiko hamabosgarren jardunaldia jokatu zuten atzo arratsaldean Azpeitiko kiroldegian. Sasoiko zortzigarren garaipena lortu zuten ISBko neskek, 69-58 irabazita. Ondorioz, sailkapenean erditik gorako postuetan kokatu da Luis Agirre Katxik zuzentzen duen taldea.

Domusa Teknik ISBren eta Barakaldoren arteko partida, atzo Azpeitiko kiroldegian. (Argazkia: Mikel Amenabar Otola)

Nahiko parekatuta hasi ziren, lehen laurdenean puntu bakarreko aldea atera zion ISBk Barakaldori (15-14), baina atsedenera markagailuan bederatzi puntuko aldea (35-26) zutela iritsi ziren etxekoak. Hortik aurrera, ordea, etxeko taldea sendotasuna erakusten hasi zen eta defentsakoen lana fruituak ematen hasi zen.

Atzokoan, Domusa Teknik ISBko Geraldynn Leaupepe izan zen protagonista; honek 26 puntu lortu zituen atzokoan. Gainera, aurkaria aurreko denboraldian jokatu zuen Barakaldo izan zuen atzo.

Iraurgi saskibaloi klubaren 50. urteurrenaren barruko azkenengo partida izan zen atzokoa, eta bertan egin zituzten azken omenaldiak. Atzo Xabi Orozek, Aitor Zubizarretak, Manex Ansorregik Ierai Aizpitartek eta Ibon Guridik jaso zituzten oroigarriak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide