Udazkeneko Occident Tenis Txapelketa azken hondarretara iritsi da, eta bihar, larunbata, txapelketaren hiru mailatako finalak jokatuko dituzte Muguruza pistan, Txerloia tenis klubak antolatuta.
Brontze eta Zilar mailako finalak 10:30ean hasiko dira. Brontzean June Ulazia eta Naia Aranbarri tenislariak lehiatuko dira, eta Zilarrean, Hodei Ulazia eta Aitor Etxarte.
Bi final horiek bukatu ondoren, 11:30 aldera, Urre mailakoen finala izango da. Kasu honetan, Jon Orbegozok Aitor Magallanesen kontra jokatuko du.