Matia Institutuan lan egiten du Andrea Pozok azkoitiarrak, eta hari egindako elkarrizketa luzea irakurtzeko aukera izango dute Azkoitia Gukako bazkideek urtarrileko aldizkarian. 65 urtetik gorako pertsonen ongizatea helburu hartuta, zenbait proiektutan murgilduta dabil azkoitiarra, adinekoei balioa emateko xedez.