Eguraldi makurrak ez du artisau azoka zapuztu

Iraia Oteiza

Inguruko sortzaileek eta artisauek azoka egin dute goizean plazan, eta Gabonetan oparitu ahal izateko askotariko produktuak saldu dituzte bertan.

Gabonen atarian, inguruko sortzaileek eta artisauek hogei bat postu jarri dituzte goizean herriko plazan. Artiekin elkarteak antolatu du azoka, bertako produktuek kontsumo jasangarria sustatzeko xedez.

Eguraldi kaskarrak ez du azoka zapuztu, eta herritar ugari bertaratu da askotariko produktuak ikusi eta erostera. Besteak beste, haurrentzako eta helduentzako arropak, egurrezko eta zeramikazko produktuak, likoreak, garagardoa, gozoak, serigrafia produktuak, ilustrazioak, osagarriak nahiz kosmetiko naturalak eskuratzeko aukera izan da goizean zehar plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide