Ikusgai dago parrokiako aurtengo jaiotza

Iraia Oteiza

Eguerdian inauguratu dute aurtengo jaiotza Andre Mariaren Jasokundeko parrokian, eta dagoeneko ikusgai dago herritar ororentzat. Gabonak igaro bitartean, egunero bisitatu ahal izango da jaiotza.

Azkoitiko Parrokiako taldeak eguerdian inauguratu du aurtengo Gabonetarako prestatu duen jaiotza. 11:00etan familia meza egin dute aurrena parrokian, eta 12:00etan, umeen laguntzarekin, jaiotza aurkeztu dute.

Gabonek iraun bitartean herritar orok izango du jaiotza bisitatzeko aukera Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 12:30era zein 17:00etatik 19:00etara zabalduko dute parrokia, eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara nahiz 17:00etatik 19:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide