Binakako Erremonte Txapelketako finalaurreko partida jokatu zuten atzo Urriza-Larrañaga eta Ezkurra II.a-Azpiroz bikoteek, Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta pilotalekuan. Urriza eta Iban Larrañaga azkoitiarra finalerako atarian geratu ziren, Ezkurra II.ak eta Azpirozek lortu baitzuten hilaren 28an jokatuko den finalerako txartela. Bi set nahikoa izan zituen bikote irabazleak finalera sailkatzeko, 10 eta 15eko emaitzarekin amaitu baitzituzten bi jokoak.
Horrenbestez, nafarrek jokatuko dute Binakako Erremonte Txapelketako finala, Beñat Segurola aizarnazabaldarraren eta Barrenetexea IV.aren aurka. Segurolak eta Barrenetxeak hilaren 14an jokatutako partidan lortu zuten finalerako txartela, Ezkurrari eta Azpirozi 15-4 eta 15-8 irabazita.