Bizkargi musika eta dantza eskolak Gabonetako kontzertu berezia eskaini du gaur arratsaldean Kontzejupean, 17:30ean hasita. Ikuskizunarekin, lehen hiruhileko ekintzei amaiera eman diete, eta Gabonetako apaingarriak soinean, giro ederra sortu da Kontzejupean. Jende ugari bertaratu da emanaldia ikustera.
Kontzertuan parte hartu dute, besteak beste, perkusio taldeak, trikiti eta pandero jotzaileek, abeslariek, banda gazteak, orkestrak eta abesbatzak. Gabonetako doinuekin osatu dute emanaldiaren egitarauaren zati nagusiena. Carlos Muñoz Azkoitiko Musika Bandako zuzendariak zuzendu ditu eskolako banda gaztea, orkestra eta abesbatza. Aldiz, Maje Larrañaga eskolako irakasleak gainerako taldeak zuzendu ditu.