Azkoitian pediatra zerbitzua "bermatuta" dagoela dio Osakidetzak

Ane Olaizola

Azkoitiko anbulatorioa. (Andoni Elduaien)

Behar lukeena baino pediatra gutxiago daude lanean Azkoitiko anbulatorioan, gaur egun, bakarra. Osakidetzaren esanetan, baina, "bermatuta" dago sortzen den "eskaerari erantzutea".

Azkoitiko osasun zentroan berez baino pediatra gutxiago daude lanean gaur egun. Osakidetzak GUKAri azaldu dionez, 900-1.000 paziente inguruko bi pediatria kupo daude hango anbulatorioan, eta "ratio egokia" dute. Ordea, gaur egun pediatra bat dago han lanean, bestea gaixo baimenarekin dagoelako, eta Osakidetzaren esanetan, lanean dagoen profesionalak bere gain hartzen du bi kupoen eskaera, erizaintzako taldearen zein Zumarragako Ospitaleko Pediatria zerbitzuak antolatutako laguntzarekin. Hala, pazienteen eskaera zein Haurren Osasun Programan sor daitezkeen "atzerapenak" bere gain hartzen ditu langile horrek.

Osakidetzaren arabera, beraz, Azkoitian "bermatuta" dago sortzen den "eskariari erantzutea", eta profesionalak "ezohiko erantzuna" ematen ari dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide