Gerraren eta faxismoaren aurka, gazte langileok lehen lerrora lelopean, manifestazioak deitu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25erako. Bilbon eta Iruñean izango dira protestak egun horretan.
Manifestazioaren aurkezpenak egingo ditu Urola Erdiko GKSk bihar Azpeitian, Azkoitian nahiz Zestoan. Azpeitiko hitzordua 18:00etan izango da, Azoka Plazan; Azkoitikoa, 18:30ean, Elkargunean; eta Zestoakoa, 18:30ean, Gaztetxean.