'Raqa' eta 'Niko' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Ane Olaizola

'Raqa' filma.

Helduei eta haurrei zuzendutako film bana ikusi ahal izango da asteburuan Baztartxon; astelehenean ez da emankizunik izango.

Gabonen aurreko asteburuan bi film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian; helduentzat zein umeentzat bana.

Batetik, helduei zuzendutako Raqa filma ikusi ahal izango da bi egunetan: larunbatean eta igandean, 19:30ean izango da film horren emanaldia, eta oraingo honetan, astelehenean, ikuslearen egunean, ez dute pelikularik emango.

Haurren eskaintzari dagokionez, Niko izango da aste honetan ikusi ahal izango den filma. Ohi bezala, igandean izango da horren emanaldia, 17:00etan.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Raqa filma:

Niko filma:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide