Azkoitiko Udalak eta Herrixen merkatari elkarteak antolatu duten Gabonetako Erakusleiho Erakusketaren aitzakian, han parte hartu duten herriko saltokiei aitortza egingo diete datorren ostegunean, 20:30ean udaletxean egingo duten ekitaldian.
Aurten, hamar saltokik parte hartu dute erakusketan, eta horien artean 200 euroko bonuak zozkatuko dituzte. Era berean, Herrixenek zozkatutako produktu freskoak eta otarreak banatuko dizkie saridunei.
Ekitaldia irekia da, eta interesa duen edonork joan ahal izango du.