Jone Zabaletak Gasteizko Maratoi Erdia irabazi du

Ane Olaizola

Jone Zabaleta, erdian, podiuma osatu duten Maria Zorrozarekin eta Barbara Ramonekin. (@mediavitoria)

XLVI. Gasteizko Maratoi Erdia jokatu dute gaur goizean, eta Jone Zabaleta izan da emakumeetan azkarrena; 1.19.45 denborarekin osatu du hark 21 kilometroko ibilbidea.

XLVI. Gasteizko Maratoi Erdia jokatu dute gaur goizean, eta Jone Zabaleta nagusitu da emakumeen sailkapenean. Gainera, proba garaituta, maratoi erdietako Euskadiko txapelduna izendatu dute. Korrikalariak 1.19.45 denbora behar izan du Arabako hiriburuko kaleak zeharkatu dituen 21 kilometroko ibilbidea osatzeko, eta haren atzetik helmugaratu da, 19 segundora, Maria Zorroza. 

Arabako Atletismo Federazioak 46. urtez antolatu du maratoi erdia Gasteizen, eta aurten, 3.524 korrikalari zeuden izena emanda. Gizonezkoetan, Urko Herranek irabazi du proba. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide