Gabon giroan murgildu dira ehunka herritar Baztartxon

Ane Olaizola 2024ko abe. 15a, 13:06

Floreagako haurren taldea, Bergarako musika eskolako abesbatza, Mutrikuko musika eskolako abesbatza eta Floreagako Alai Batza taldeak parte hartu dute emanaldian, eta gogotsu aritu dira kantuan eta dantzan. Herritarrek, berriz, txiki utzi dute antzokia.

Gabon giroan murgildu dira gaur eguerdian Baztartxo antzokian elkartu diren herritarrak, Floreaga ikastetxearen eskutik, Gabon Kantak jaialdia ospatu baitute inguruko abesbatzek. Beste urte batez, txiki geratu da antzokia, eta han elkartu direnek gustura entzun dituzte haurrek eskaini dituzten abestiak.

Aurten, lau abesbatza igo dira Baztartxoko oholtzara: Floreagako haurren taldea, Bergarako musika eskolako abesbatza, Mutrikuko musika eskolako abesbatza eta Floreagako Alai Batza. Baserritar jantziak soinean, abeslariak gogoz aritu dira kantuan, eta dantzarekin uztartu dituzte Gabon kanta tradizionalak zein modernoagoak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide