Azkoitian egin dute Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa prestatzeko azken entrenamendu saioa, Ainara Urrutia mendi korrikalariak gidatuta. 50 lagun inguru elkartu ziren atzo goizean mendian 14 kilometroko eta 970 metroko desnibela duen ibilbidea egiteko, eta ohi bezala, "giro eta lagunarte bikaina" izan zuten saioan parte hartu zutenek, antolatzaileek nabarmendu dutenez. Indarrak berreskuratzeko, hamaiketakoarekin borobildu zuten entrenamendu saioa.