Unanue eta Iturralde saritu dituzte Santa Lutzia ferian

Ane Olaizola

Unanue, Santa Lutzi ferian sarituta. (Goierriko Hitza)

Zumarragako Santa Lutzia ferian, Euskal Herriko mendiko behor onenaren saria eskuratu zuen Jon Unanuek, eta Euskal Herriko mendiko zaldi onenarena, berriz, Iñaki Iturraldek.

Atzo ospatu zuten Zumarragan Santa Lutzia feria, eta Azkoitiko hainbat abeltzainek sariak jaso zituzten han. Hain zuzen, abereen sariketan, Euskal Herriko mendiko behor onenaren saria eskuratu zuen Jon Unanue Goenatxo III.ak, eta Euskal Herriko mendiko zaldi onenarena, berriz, Iñaki Iturraldek.

Santa Lutzi eguneko eta hango sari banaketako argazkiak Goierriko Hitzaren webgunean ikus daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide