Kontzertu eta erromeria bana Lajan, bihar eta zapatuan

Andoni Elduaien

Urtero bezala, erromeria egingo dute Lajan.

Bihar, ostirala, Os Gallardos taldearen kontzertua izango da, eta etzi, zapatua, trikitilarien erromeria.

Santa Luzia egunaren bueltan ohikoa den moduan, Laja jatetxean musikarekin ospatuko dute asteburuan. Bihar, ostirala, Os Gallardos musika taldeak eskainiko du kontzertua, 22:30ean hasita. Zapatuan, berriz, Garixe eta Lanberri trikitilariek erromeria eskainiko dute, 23.00etan hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide