Xuban Epelde kargugabetu du Mondragon futbol taldeak

Andoni Elduaien

Xuban Epelde. (Goiena)

Futbol entrenatzaile azkoitiarrak ez du Arrasateko (Gipuzkoa) Mondragon taldea zuzentzen jarraituko. Hiru garaipen, berdinketa bat eta bederatzi porrot bildu ditu Epeldek Mondragon taldearekin, eta sailkapeneko 16. postuan dago.

Arrasateko (Gipuzkoa) Mondragon futbol taldeak Xuban Epelde entrenatzaile azkoitiarra kargugabetu du. Goiena hedabideak jakinarazi duenez, Epeldek ez du aurrerantzean Gipuzkoako Ohorezko Erregional Mailako talde hori zuzentzen jarraituko.

Azken asteburuan, Oñatiko (Gipuzkoa) Aloña Mendiren aurka 8 eta 3 galdu zuen Epelderen taldeak. Dena den, Arrasatekoen ordura arteko emaitzak ere ez ziren onak; hamabi partidatan 11 puntu batu ditu —hiru garaipen, berdinketa bat eta bederatzi porrot—, eta hori horrela, sailkapenean ere jaitsiera postuetan aurkitzen da gaur-gaurkoz.

Egoera ikusita, hartu du Epelde kargugabetzeko erabakia Arrasateko futbol taldeak. Orain, Jorge Davilak hartuko du azkoitiarraren lekukoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide