Bizkargi eskolak bi entzunaldi eskainiko ditu datorren astean, Elkargunean

Andoni Elduaien 2024ko abe. 14a, 09:03

Bizkargi eskolako biolin ikasleak. (Mailo Oiarzabal)

Etzi, astelehena, klarinete eta biolin ikasleen emanaldia izango da, eta ostegunean, hilak 19, piano ikasleen entzunaldia. Elkarguneko Oteiza aretoan izango dira bi kontzertuak, 18:30ean hasita.

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak bi entzunaldi eskainiko ditu datorren astean, Elkarguneko Oteiza aretoan. Etzi, astelehena, klarinete eta biolin ikasleen emanaldia izango da 18:30ean, eta ostegunean, hilak 19, piano ikasleen txanda izango da, ordu berean.

Klarinete eta biolin ikasleek hainbat herrialdetako Gabonetako abestiak eskainiko dituzte kontzertuan. Besteak beste, Jingle Bells, Din dan don, Elurra teilatuan, Oh Christmas tree, Olentzero eta All I want for Christmas is you abestiak joko dituzte jendaurrean; guztira, Gabonei lotutako hamabost abesti joko dituzte ikasleek.

Ostegunean, berriz, piano ikasleak izango dira protagonista Elkargunean. Hemeretzi ikasle arituko dira pianoa jotzen, eta bakoitza abesti bana joko du jendaurrean, hala nola Annie`s song, Hator hator, Escalando la montaña eta Confidencia. Piano ikasleek ere tartekatuko dituzte beraien emanaldian Gabonetako abestiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide