Bihar, astelehena, aterako dituzte salmentara Gabonetako haurren parkerako sarrerak. Bihartik ostiralera bitartean erosi ahalko dira abenduaren 26tik 28ra bitartean Elkarguneko kantxa nagusian jarriko duten parkerako sarrerak. Urtero bezala, puzgarriak, jolasak eta tailerrak eskainiko dituzte parkean.
Sarrerak Gazte Zerbitzu Bulegoaren egoitzan erosi ahalko dira bihartik, bulegoaren betiko ordutegian. Hain zuzen, astelehenetik ostegunera, 16:30etik 20:00etara bitartean zabalduko dute bulegoa, eta ostiralean, 09:30etik 20:00etara. Goiz baterako sarrerak 2 euro balio du, eta arratsalde baterakoak, 3 euro. Dena den, hiru egunetarako bonua egiteko aukera ere eskainiko dute, eta sarrera horren prezioa 12 eurokoa da.
Gabonetako haurren parkea goizez eta arratsaldez irekiko dute hiru egunez. Goizez, 11:00etatik 13:00etara egongo da irekita, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.