Rocka eta abesbatza uztartzea helburu duen Earth Songs Project bandak kontzertua eskainiko du datorren zapatuan, Baztartxo antzokian. 10 eta 70 urte bitarteko 40 abeslarik osatzen dute korua, eta kideek rockaren abesti klasikoen bertsioak egin izan dituzte orain arte. Proposamenak izandako "arrakastaren" ondoren, popera egin dute orain salto, abesbatza batera egokitu ahal izateko "arreta handiz" aukeratutako errepertorioarekin, baina "jatorrizko kantuen indarra" galdu gabe. Hain zuzen, rocketik popera jauzi eginda, Rafa Zuloagaren zuzendaritzapean Lady Gaga, Dua Lipa, Rihanna, Coldplay eta The Weeknd-en kantez osatutako errepertorioa taularatuko dute Azkoitian.
19:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrerak aurrez eros daitezke hemen, 10 eurotan.