Thrash metal doinuez beteko da Elkarguneko Herriko Plaza areto nagusia datorren larunbatean, Anestesia eta Txatar taldeen eskutik. Entzun kultur elkarteak aurrenekoz antolatu dituen kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarrera gutxi batzuk besterik ez dira geratzen salgai; hemen eros daitezke, 15 euroan.
Ibilbide luze bezain sona handia duen Anestesia taldeak iaz iragarri zuen agurreko bira hasiko zuela. Azken heriotza izenpean, Euskal Herrian hainbat kontzertu eskaini ditu joan zen apiriletik, eta aurrenekoz, Elkarguneko oholtza zapalduko du Zarauzko taldeak.
Txatar, bestalde, urte askoan musikari lotuta bizi diren Azkoitiko eta Azpeitiko hiru lagunek osatzen dute: Legen Beltza taldeko Xanti Rodriguez, Edorta Azkune eta Joseba Azkuek, hain zuzen. Taldeak berriki atera du lehenengo diskoa: Hildakoen jainko.