Azkoitiko Udalak balio anitzeko hiru peoi kontratatuko ditu, Lanbidek diruz lagunduta. Hain zuzen, lan eskaintza gaur argitaratuko da Lanbide euskal enplegu zerbitzuaren atarian, eta interesa dutenek gaurtik datorren astelehenera —hilak 16— artean, eman ahal izango dute izena. Sei hilabetez kontratatuko dituzte beharginak, eta horiek lanaldi osoan arituko dira.
Lan eskaintzan izena eman ahal izateko, langabetua izatea eta Lanbiden lan eskatzaile moduan izena emanda egotea ezinbestekoa da. Era berean, Urola Erdiko udalerriren batean erroldatuta egon behar dute gutxienez sei hilabetez, eta euskaraz ahozko maila altua izan behar dute. Horrez gain, lorezaintzan esperientzia izatea kontuan hartuko dute.