Ordubete atzeratu dute Domusa Teknik ISBren eta La Salle Melillaren arratsaldeko partida

Andoni Elduaien

Juana Maria Molina, saskira bidean. (Mikel Amenabar 'Otola')

Melillako (Espainia) saskibaloi taldeak arazoak izan ditu hegazkinarekin, eta hori horrela, ISBk eta La Salle Melillak partida ordubete atzeratzea adostu dute. 

Ordubetez atzeratu dute Domusa Teknik ISBk eta La Salle Melilla taldeak gaur arratsaldean Azkoitiko Elkargunean jokatu beharreko partida. Melillako (Espainia) taldeak arazoak izan ditu gaur hegazkinez egin behar zuen bidaiarekin, eta hori horrela, bi taldeek lehia atzeratzea erabaki dute. Hori horrela, 19:30ean jokatu beharrean, 20:30ean jokatuko dute partida. 

Melillako taldea sailkapeneko aurreko postuetan dago, baina ISBko emakumeek erakutsi dute etxean edonori aurre egiteko gai direla. Azkoiti-Azpeitiko saskibaloi klubak bi herrietako saskibaloi zaleei dei egin die, Luis Agirre Katxiren emakumeei garaipena lortzeko behar duten bultzada eman diezaieten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide