'Dona, dona, katona' ikuskizunarekin gozatu dute haurrek eta gurasoek liburutegian

Andoni Elduaien

Azkoitiko Aizkibel liburutegiak antolatuta, Sorgina Txirulinak askotariko ikuskizuna eskaini zuen atzo arratsaldean. Dozenaka haurrek eta gurasok parte hartu zuten saioan.

Atzo, asteazkena, Sorgina Txirulina Azkoitiko Aizkibel liburutegian izan zen. Jolasak, kantak, ipuinak eta asmakizunak biltzen dituen Dona, dona katona ikuskizuna eskaini zuen hark, eta 2-5 urte arteko haurrak nahiz horien gurasoak izan zituen bidelagun.

Dena den, Aizkibel liburutegiak beste ipuin kontaketa saio bat antolatu du abenduaren 12rako; ostegun horretan, ordea, musika doinuz lagunduta kontatuko dute istorioa ipuin kontalariek, Amelie kontalaria izenpean. 18:00etan hasiko da saioa, eta HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetan dauden umeek parte hartu ahal izango dute. Horiek hilaren 11ra bitartean eman dezakete izena, liburutegira joanda edo 943-85 08 98 telefono zenbakira hots eginda.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide