Azkoitia Gukaren abenduko aldizkariaren aurrerapena: sarea, argi-ilunean

Erredakzioa 2024ko abe. 5a, 09:15

Azkoitia Guka datozen egunotan hasiko da abenduko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu, eta horien artean, umeek eta nerabeek pantailei egiten dieten erabileraren inguruko erreportajea egin du.

Geroz eta profesional gehiago dira pantailen gehiegizko erabilerak eta erabilera desegokiak umeengan eta nerabeengan eragin ditzaketen arriskuez ohartarazten ari direnak. Guraso askok ere arduraz begiratzen diote azken hamarkadan haiengan errotu den fenomenoari, eta saretzen hasi dira, baita Azkoitian ere. Horren harira, umeek eta nerabeek pantailei egiten dieten erabileraren inguruko erreportajea egin du Azkoitia Gukak abenduko alean.

Hilero bezala, egunotan hasiko da Azkoitia Guka bazkideei hil honetako aldizkaria etxez etxe banatzen. Oraindik bazkide ez bazara, eta aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, egin zaitez Gukakide honako lotura honetako formularioa beteta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide