Hiru film eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxon

Ane Olaizola 2024ko abenduaren 4a

'Azken erromantikoak' filma.

Azken erromantikoak, Guardianes de la ópera eta Anora filmak ikusteko aukera izango dute herritarrek larunbatetik asteartera bitartean.

Baztartxo antzokian hiru film ikusteko aukera izango da datorren asteburuan: Azken erromantikoak, Guardianes de la ópera eta Anora.

Hiru egunetan emango dute Azken erromantikoak helduei zuzendutako euskarazko filma: larunbatean eta igandean 19:30ean, eta astelehenean –ikuslearen egunean–, 20:00etan. Helduei zuzendutako Anora filma, berriz, zineforuma izango da, eta asteartean ikusi ahal izango da ikus-entzunezko lan hori, 20:00etan.

Bestalde, umeei zuzendutako programazioaren barruan, Guardianes de la ópera eskainiko dute datorren igandean, 17:00etan hasita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide