Abenduaren 16ra bitartean Herrixenen dendetan Azkoitia txartelarekin erosketak egin dituzten herritarrak merkatari elkartearen Gabonetako kanpaina barruko zozketan sartuko dira. Azken urteetan Gabonen bueltan egin ohi duten moduan, aurten ere hogei otarre zozkatuko ditu Herrixenek.
Otarreak abenduaren 19an udaletxean banatuko ditu merkatari elkarteak; izan ere, egun horretan bertan udalak merkatariei aitortza ekitaldia egingo die udaletxeko bilkura areto nagusian, 20:30ean hasita. Era berean, egun horretan bertan banatuko dituzte udalak eta Herrixenek Erakusleiho Lehiaketako sariak. Rural Kutxak Plazaberrian duen egoitzako erakusleihoan daude ikusgai zozkatuko dituzte otarreak.