Sestaoko labe garaian, Joseba Beristainek sortutako soinua

Nerea Uranga 2024ko abe. 2a, 10:31

Sestaoko labe garaiko instalazio artistikoa. (Elektrart)

Sestaoko labe garaian instalazio artistiko bat estreinatu dute asteburuan, argiekin eta soinuarekin osatua. Instalazio horretarako soinua azkoitiar musikariak sortutakoa da. Hilean behin jarriko dute sormen lan hori ikus-entzuteko aukera.

Joseba Beristain musikagileak parte hartu duen beste proiektu bat erakutsi zuten joan den ostiralean Sestaon (Bizkaia). Izan ere, Sestaoko labe garaian argiek eta soinuak osatutako instalazio artistiko bat egin dute eta hori estreinatu berri dute. Sormen lan horren soinua egin du Beristainek eta Jon Astorkizak eta Elektrart enpresak argien instalazioa.

Industria ondarea eta turismo kulturala uztartzeko eta bultzatzeko asmoz egin dute instalazio artistikoa, Bizkaiako Foru Aldundiak sustatuta. Hilean behin erakutsiko dute labe garaiko argien eta soinuen instalazioa. Hurrengo datak honakoak dira: abenduaren 28a eta urtarrilaren 25a.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide