Skaregekasko taldeak lehenengo EP-a, Zakur andaluza izenekoa, kaleratu du. Guztira, bost abestik osatzen dute bilduma, eta taldearen izenak aditzera ematen duen moduan, ska eta reggae doinuak jorratzen ditu. Taldea guztira hamar gaztek osatzen dute, eskualdeko seik, eta horien artean dago Joannes Alberdi azkoitiarra.
Alberdiz gain, honako hauek dira Skaregekasko taldeko musikariak: eskualdeari dagokionez, Julen Goenaga, Libe Goenaga eta Eneko Miralles getariarrak, Ander Garaiar zarauztarra eta Aitor Aristi zumaiarra. Halaber, taldean aritzen dira Lara Artola eta Eneko Urkiaga lekeitiarrak, Olatz Cuevas donostiarra eta Markel Garcia astrabuduarra.
Iazko urteko apirilean eskaini zuten lehenengo kontzertua, Getarian. Bertan Potato, The Skatalites eta Fermin Muguruza musikarien bertsioak abestu zituzten, besteak beste. Bihar, zapatua, musika taldeak Intxaurrondoko kultur etxean, Donostiako Revolution JamRock jaialdiaren barruan eskainiko du kontzertua. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak eskuragarri daude Donostia Kulturaren atari digitalean.
Hona hemen entzungai Zakur Andaluza izeneko abestia bideoklipa: