Asteroko azoka bihar egingo da, larunbatean beharrean

Nerea Uranga

Azkoitiko azoka plaza.

Larunbatean San Andres eguna ospatuko denez, egun bat aurreratuko da Azkoitiko asteroko azoka.

Larunbateroko Azkoitiko azoka egun bat aurreratuko dute, eta bihar, ostirala, izango da. Izan ere, larunbatean San Andres eguneko ekitaldiak izango dira plazan eta kaleetan, eta horregatik bihar egingo asteroko azoka.

Beraz, baserritarrek bihar jarriko dituzte postuak azoka plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide