Azkoitiko Elikagai Bankuko kideok bilketa handia egin genuen joan den asteko ostiralean eta zapatuan, herriko zenbait supermerkatutan. Iaz egindako bilketa handian baino ekarpen gehiago jaso ditugu aurten; hain justu, %6-7 inguruko igoera izan dugu aurten bigarren bilketa handian.
Herritarrek ekarpen handia egin dute beste behin, eta eskerrak eman nahi dizkiegu kanpainan modu batera edo bestera parte hartu dutenei, produktuak supermerkatuetan jasotzen aritu diren boluntario guztiei, eta bilketa gauzatzeko ezinbestekoak izan diren herritarrei, beraien ekarpenik gabe ez bailitzateke hau guztia posible izango.