Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Julene Frantzesena

Urriko azken ostiraleko elkarretaratzeko irudia. (Sare Herritarra)

Azaroko azken ostirala izanik, hileroko hitzorduari helduko diote herritarrek. 19:30erako jarri du hitzordua plazan, Azkoitiko Sarek.

Azaroko azken ostirala izanik, bihar euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute herriko plazan. 19:30ean hasita egingo dute kontzentrazioa, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete deialdiaren sustatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide