EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasun arloko errektoreorde izateari utziko dio Tapiak

Ane Olaizola

Fernando Tapia, artxiboko irudi batean.

Eva Ferreirak galdu egin ditu Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretzarako hauteskundeak, eta haren taldekidea zen Fernando Tapia, orain arteko Ikasleen eta Enplegagarritasun arloko errektoreordea.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretzarako hauteskundeak egin zituzten atzo, eta Joxerramon Bengoetxeak lortu ditu boto gehien. Eva Ferreira orain arte errektore izandakoa zen bozetako bigarren hautagaia, eta haren taldean zen Fernando Tapia (Azkoitia, 1969). Hain zuzen, azken hiru urteetan Ikasleen eta Enplegagarritasun arloko errektoreordea izan da azkoitiarra, eta postu bererako hautagai zen azken hauteskundeetan; orain, kargu hori utzi beharko du hark.

Zuzenbidean lizentziatua, Zuzenbidearen Soziologian Nazioarteko Masterra eta Zuzenbidean doktorea da Tapia. 1997az geroztik, Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea da EHUn. Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordeko kide ere bada gaur egun.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide