Maite Lopez idazle azkoitiarrak Lasarte-Oriako Literatur Lehiaketaren XXXVIII. edizioa irabazi du, euskarazko poesiaren arloan. Arkosen begian lanari esker jaso du saria. Larunbatean banatu zituzten lehiaketaren aurtengo edizioko sariak, eta han izan zen azkoitiarra.
Guztira, 428 obra aurkeztu dituzte herritarrek aurtengo sariketara, haurren eta gaztetxoen mailan nahiz helduenean. Helduen mailan, euskarazko eta gaztelaniazko poesia nahiz mikrokontakizunak saritu dituzte. Euskarazko literatur obren epaile lanetan aritu dira Felipe Juaristi, Karlos Linazasoro eta Elisabete Tolaretxipi.