Bailarako ikasleei logopedia zerbitzua eskaintzeko lankidetza hitzarmena hastea bozkatuko du udalbatzak bihar

Ane Olaizola 2024ko aza. 26a, 09:19

Udaletxeko bilkura areto nagusia. (Andoni Elduaien)

Azkoitiko Udalak azaroko ohiko udalbatzarra egingo du bihar, 18:00etan.

Azkoitiko Udalbatzak azaroko ohiko osoko bilkura egingo du bihar, 18:00etan, eta guztira, lau puntu izango ditu udalbatzarrak. Horien artean, Azkoitiko Udalak Azpeitikoarekin eta Zestoakoarekin lankidetza hitzarmena hastea jorratuko dute, Urola Erdiko ikasleei logopedia zerbitzua eskaintzeko. Era berean, udalak kirol taldeei banatzen dizkien diru laguntzen oinarriak aldatzea bozkatuko dute udal ordezkariek.

Hona hemen biharko udalbatzarraren gai ordena:

1.- Urola Erdiko ikasleei eskainiko zaien logopedia zerbitzua kontratatzeko, kudeatzeko eta finantzatzeko Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako udalen arteko lankidetza hitzarmenaren onespena.

2.- Azkoitiko Udaleko kirol arloko diru laguntzen berariazko oinarrien aldaketaren hasierako onespena.

3.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

4.- Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide