Herenegun, larunbatez, jokatu zuten Azpeitiko III. Udazkeneko Klasika, Lagun Artea eta Urraki eskuderiek antolatuta. 55 auto klasikok parte hartu zuten lasterketan. 11:00etan hasi zuten proba Azpeitiko epaitegiaren aurreko plazan, eta leku berean bukatu zuten arratsaldean, 19:00ak inguruan, goizez eta arratsaldez Gipuzkoako, Nafarroako zein Arabako hainbat errepidetan barrena ibili ostean.
Unbe Etxaniz azkoitiarrak irabazi zuen klasikoa Manu Bidaurreta hondarribiarrarekin batera (BMW 323ti, 1997. urtekoa). Bidasoa Klasikoak eskuderiako bikoteak probaren ibilbidea osatzen zuten zazpi zatietatik bat irabazi zuen, baina gainerakoetan ere aurreneko postuetan geratu ziren. Julen Esnaola eta Ilargi Ugalde (Seat 124, 1979. urtekoa) sailkatu ziren bigarren, irabazleengandik 7.8 segundora geldituta. Aldiz, hirugarren postuan sailkatu ziren Lagun Artea eskuderiako Iokin Agirre eta Asier Aldalur (BMW 325i E30, 1985. urtekoa).