Gladiator II eta Robot salvaje filmekin osatuko du Baztartxo antzokiak azaroaren hondarreko eta abenduko lehen asteburuko zinema eskaintza. Batetik, hiru egunetan ikusi ahal izango da helduei zuzendutako Gladiator II filma: larunbatean eta igandean 19:30ean emango dute, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bestetik, umeentzako Robot salvaje filma igandean ikusi ahal izango da, 17:00etan.
Igandekoa izango da abenduko aurreneko emankizuna, eta hain zuzen, jakinarazi dute hil horretako Baztartxoko zine programazioa. Guztira, 11 film emango dituzte datozen asteetan: bosna film haur eta helduentzat, eta zineforum saio bat.
Helduei zuzendutako filmei dagokienez, Azken erromantikoak, Emilia Perez, Raqa eta ¿Quién es quién? emango dituzte, aste honetako Gladiator II filmaz gain; haurrek, berriz, Robot salvaje, Guardianes de la ópera, Superklaus, Niko eta Vaiana 2 ikusi ahal izango dute abenduan. Era berean, zine forum saioa izango da abenduaren 10ean, eta Anora filma emango dute egun horretan.
Hona hemen abenduko filmen egutegia:
- Abenduak 1 eta 2: Gladiator II helduentzako filma.
- Abenduak 1: Robot salvaje haurrentzako filma.
- Abenduak 7, 8 eta 9: Azken erromantikoak helduentzako filma.
- Abenduak 8: Guardianes de la ópera haurrentzako filma.
- Abenduak 10: Anora filmarekin zineforuma.
- Abenduak 15 eta 16: Emilia Perez helduentzako filma.
- Abenduak 15: Superklaus haurrentzako filma.
- Abenduak 21 eta 22: Raqa helduentzako filma.
- Abenduak 22: Niko haurrentzako filma.
- Abenduak 29 eta 30: ¿Quién es quién? helduentzako filma.
- Abenduak 29: Vaiana 2 haurrentzako filma.