Jose Mari Zabaleta izan da Herrixenen Super Astea kanpainaren irabazlea

Ihintza Elustondo

Aranbarri drogerian egindako erosketa tarteko, Herrixeneko kide diren dendetan gastatzeko 500 euroko bonua eskuratu du irabazleak. 

Herrixen merkatari elkarteak Super Astea kanpaina jarri zuen martxan azaroaren 18tik 22ra bitartean. Data horien artean elkarte barruko dendetan eta saltokietan erosketak egin dituzten herritarren artean 500 euroko erosketa bonua zozkatu du Herrixenek, eta Jose Mari Zabaleta izan da irabazlea, Aranbarri drogerian egindako erosketa tarteko.

Elkarteak ostiral iluntzean egin zuen zozketa, eta irabazleari orduan jakinarazi zioten albistea. Nolanahi ere, 500 euroak hurrengo egunean, zapatuan, gastatu zituen hark. PB Sporten, Larramendin eta Maite gozotegian egin zituen hark erosketak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide